Goizean, Kalegorrian saioan, berarekin hitz egin dugu eta nazioarteko elkartasun martxa honen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Öçalan 1999. urtean atxilotu zuten Nairobin (Kenia). CIA, Mossad, MI5 eta Turkia zein Europar Batasuneko hainbat estatuetako zerbitzu sekretuetako agenteek antolatu zuten atxiloketa eta ordutik Imraliko uhartean bakarturik dute lider kurdua.