“Errefuxiatuen alde urrats berriak emateko garaia heldu da”

Elkartasun bidaia abiatu du Patxi Gaztelumendik Euskal Herritik Greziara, bertan dauden errefuxiatuei elkartasuna adierazi eta martxan dauden proiektu alternatibo desberdinak bertatik bertara ezagutzeko.

Audio_placeholder

“Errefuxiatuen alde urrats berriak emateko garaia heldu da”

Loading player...
Errefuxiatuak
Errefuxiatuak

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen den honetan ari da Gaztelumendi Euskal Herritik Greziarako elkartasun bidaia egiten eta horregatik, Gernika ere Greziara eramandu nahi izan du Larrabetzuko kazetariak. Horregatik daramatza soinean, bertako lagunen artean banatzeko, Picasso-ren “Gernika” artelanaren erreplikak.