Zubi Deialdiko Proeiktua da obra hau eta Tirapuk aitortu duenez hauspo handia da hasi berrientzako laguntza hau. Besteak beste, hainbat plaza ziurtatuta baititu hasieratik. Dagoneko egin ditu bi, Zumaian eta Irurtzunen, eta pozik dago Miren Tirapu obrak izan duen harrerarekin.
Hemen "Atte hil aurretik" antzezlanaren sinopsia:
Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.