"Euskalki batekoa nahiz guztietakoa izan, denak du tokia euskara estandarrean"

Azken aldian pil-pilean dagoen euskara batuaren eta euskalkien arteko eztabaidari erreparatu dio Saroi Jauregi Elhuyarreko komunikazio arduradunak.

Audio_placeholder

"Euskalki batekoa nahiz guztietakoa izan, denak du tokia euskara estandarrean"

Loading player...
Saroi Jauregi
Saroi Jauregi

Denak beharrezkoak direlakoan, Elhuyarren duten hizkuntza kudeaketaren berri ekarri du. Kanpora begirako ekoizpena euskara estandarrean egiten dute, hizlari bakoitzak eransten dizkion ñabardurekin. Hiztegien kasuan, tresna bateratzailea izateko helburua dutenez, euskara estandarreko hitzak jasotzen dituzte horietan. Hitzen inguruko zenbait informazio ematen dizkiote erabiltzaileari, besteak beste, euskalki eta erregistro markak.