Herritarren sentsibilizazioan eta aktibazioan eragiteko zein udalerri euskaldunak zaintzeko zerbitzuak dira eskaintzen dituztenak. Izan ere, azken urteotan behera egin du udalerri euskaldunetako euskara erabilerak. Herritarrei zer egin behar duten esaten aritu ordez, erakunde publikoek jarrera eredugarria erakustea eraginkorragoa dela uste du Labakak. Euskaraz bizi ahal izateko erabaki estrategikoak eta baliabide ekonomikoak behar direla ere nabarmendu du.