Baina argi du hezkuntzak ezin duela miraririk egin, Arrigorriagan, esaterako, gazteek ez omen dute ikastetxetik kanpo euskaraz egiten. Ayestak uste du horretarako aukerak eskaini eta lehenetsi behar direla: haurrentzako kirol jarduna euskaraz eskaintzea, adibidez. Entrenatzaileen ohiturak aldatzeko bitartekoak ere beharko direla uste du horretarako, kirol elkarteen zeregina omen da hori.