"Atzera bueltarik gabeko pausoen momentua da, OEE laguntzeko prest dago"

Osakidetzako bigarren euskara planak hiru urte egin dituela gogora ekarri du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. OEEko kideen artean kezka omen da bigarren plan horren inguruan, aurten ebaluazioa egitea tokatzen delako, baina barrutik bizi dutenek badakitelako lidergotza ezaren ondorioak izango direla emaitza.

Audio_placeholder

"Atzera bueltarik gabeko pausoen momentua da, OEE laguntzeko prest dago"

Loading player...
Karlos Ibarguren
Karlos Ibarguren

Argi utzi du, ordea, eurak Osakidetzari eraikitzen laguntzeko prest daudela, bere goi mailako karguen eta kargu ertainen lidergotzarekin euskara plana berpizteko. Hasteko, erabiltzaileek Osakidetzari euskarazko arreta eskatu behar diogula uste du Ibargurenek, Osakidetzak horretarako neurriak hartu ditzan.