Alegia, euskaldunen arteko elkarrizketa batera euskara ulertzen ez den bat edo ulertu arren erdaraz aritzen den bat sartzen bada, hizlari guztiak erdaraz aritzera pasatzen direla. Beraz, arau horiek aldatzeko gako gisa proposatu du TELP tailerren aukera. Horrez gain, iruditzen zaio hainbat herritako dinamikek ere laguntzen dutela horretan. Hargatik, hasierakoari helduta, uste du helduek arau horiek aldatzeko hautu kontzientea egiteak lagun dezakeela gazteek aldaketa hori modu naturalean ulertzen.