Larrialdi zerbitzuetan pilaketak eta orokorrean arreta eskasa ematen ari dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun sare publikoan salatu dute sindikatuek. Gripearen kudeaketarekin gertatzen ari dena ez dela berria diote, sare publikoa ahuldu eta pribatizaziorako saiakera argia ikusten dute.