Indigenek, gainera, hizkuntza bera izendatzeko ere hitz bat baino gehiago baliatzen dituzte euren komunitateetan. Kontuak kontu, Amonarrizek uste du zortekoak garela euskara batua dugulako. Izan ere, hizkuntza batzea lortu ez duten komunitateek urruntzera jotzen dute. Gurean ere, hizkuntza komunitatea euskara batutik aldentzen bada, ipar-hego mugaren arrakala handitzeko arriskua dagoela uste du Amonarrizek.