Horrek euskal blogintzaz hausnartzeko parada eskaini dio Amaia Oceirini. Lehiaketak euskarazko blogak zabaltzeko helburua du, batetik, eta zeren bueltakoak diren aztertzea, bestetik. 16 urteko ibilbidean euskal blogek izandako bilakaera ere aztertu du, apurka nola hedatu diren kontatzeko. Hasieran, hedabide handietan aurki ezin zitekeena eskaintzen zuten eta aldarrikatzeko tresna izan zitezkeen, baina gaur egun arlo askori buruzko blogak topa daitezke. Baina oraindik egiteko bidea dagoela iruditzen zaio, blogen eskain ditzaketen aukera gehiago badaudela esploratzeko.