Aipatu ditu hainbat lagunek herri hizkeren aldaketaz egindako ikerketak, Artzelusek berak Garaziko euskararen bilakaera ikertu asmo du, adibidez. Baina gurasoek haurrei euskara batuan hitz egiteko duten ohitura alderatu du Ipar Euskal Herrian edo Nafarroa Garaian euskara galdeu zeneko garaiekin. Frantsesez eta gaztelaniaz ikasten zuten haurrek etxeko hizkuntza erdalduntzeko zuten eraginarekin, alegia. Artzelusek uste baitu herriko euskarak balio ez duenaren eta prestigioduna batua denaren ustea hedatu dela.