Horri begira jarriko baitira hilaren 25 eta 26ko Topaldian. Uste baitu urte batzuetan apalduta egon dela Euskal Herriko eremuen arteko zubigintza. Instituzioen eta eragileen arteko zubigintza ere garrantzitsua iruditzen zaio, elkarri aurrea hartu nahian ibili ordez. Iazko maiatzean antolatu zuten Zubideiak gogoeta gunetik, berriz, bi lezio ekarri ditu: euskarara hurbildu nahi duen jende asko dagoela eta ariketa interesgarria dela euskarari buruz nork beretik hitz egitea.