Ohiko promesez gain, gustatuko litzaioke herritarrek euskararekiko hautu zintzoa egitea: euskara menderatzen ez duenak euskaltegian izena ematea, euskaldunak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzea, arduradun politikoek hizkuntza politika eraginkorrak martxan jartzea... Asmo horiek hartu eta betetzeak Euskal Herriaren berreuskalduntzean pauso esanguratsuak emateko aukera ekarriko lukeela uste du Zaratek, EHE bide hori jorratzeko prest dago eta azken hilabeteotako barne prozesua horra bideratu dute.