Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Danele Sarriugartek Silvia Federici ekintzaile marxista feministari egindako elkarrizketa. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan duen Aitor Martinez gazte auzipetuak 'Araba hizpide' irratsaioan esandakoak ekarri ditugu eguneko adieazpenetara. Arraio irratiko lagunek Begotxu Olaizolarekin hitz egin dute Galesko euskal asteari buruz. Komunikazioaren atalera Marijo Deogracias batu da eta idatziko hedabideen edizio digitaletako albisteen ikus-entzunezkotzeaz aritu da. Amaitzeko, Ibai Fresnedorekin kirol arleko genero bereizketaz hausnartu dugu.