"Euskal filologia ikasita, euskalgintzan dabil aitatxi-amatxi alfabetatugabeen biloba hau"

Joxe artzain baztandarra Ainara Mayaren aitatxi zen, eta hartaz oroitu da urte berriko lehen kolaborazioan. Hogei urterekin, euskara soilik zekien Joxek, eta ia eskolatu gabe lanean hasi behar izan zuenez, ez zekien ez irakurtzen eta idazten.

Audio_placeholder

"Euskal filologia ikasita, euskalgintzan dabil aitatxi-amatxi alfabetatugabeen biloba hau"

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Egun batean gobernuko gutun ofizial bat iritsi zitzaion erdara batuan, eta Joxek irakurtzen ez zekienez Elizondoko apaizarengana joan zen eskutitz ofiziala irakur eta euskaratu ziezaion. Derrigorrezko soldaduska egiteko baldintzetako bat betetzen ez zuelako soldaduska egitetik salbuetsita zegoela esan zion herriko apaizak, eta Joxe triste geratu zen, espero baitzuen soldaduska aukera izango zela eskolatu eta espainiera ikasteko.  Galarzaren etxean morroi lanean segitu behar izan zuen, eta han ezagutu zuen gerora emazte izango zuen Eugenie neskamea. Amaiurrera ezkondu ziren biak eta pobre baina elkar maitez hasten zuten urte berri bakoitzagatik ekarri ditu gogora Mayak.