Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, Arantza Zulueta abokatu presoaren egoeraz eta 'Kalera, kalera' dinamikaren barnean emakumeek eginiko ekintzez aritu da. Eguneko adierazpenen tartera Juan Mari Olanok Info7 irratian Usurbilgo Kaleraguneaz esandakoak ekarri ditugu. Elkarrizketa nagusairen tartean Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Tolosaldea Garatzeneko migrazio teknikari Kristina Moralesekin hitz egin du. Radiokutlurako lagunei esker, Xabier Mendiguren Elizegiren 'Alsina' eleberriaren berri izan dugu. Amaitzeko, Begoña Huarteri Euskal irratietan egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.