Hunkiduraz betetako ekitaldia izan omen zen, Joan Mari Torrealdaik hitza hartu zuen unea, bereziki. Euskararen ordezkariez gain, Europako beste hainbat hizkuntza komunitatetako kideek ere hartu zuten parte. Bilbaoren ustez, hizkuntza eskubideen inguruko inoizko proposamen adostuena da protokoloa, ahalduntzearen emaitza historikoa.