Baita Comunidad Judía de España erakundeak zein Espainiako Consejo Estatal del Pueblo Gitanok RAEri egindako kritikei ere. Hizkuntza baztertzailearen gaztelaniazko bi adibide jarri baditu ere, euskarak ere ba omen ditu halakoak. Hiztegian diskriminatzaileak diren hitzekin zer egin behar ote den galdetuta, hitzak ezin direla zentsuratu nabarmendu du Gurrutxagak, hobe omen da erabilera oharrak zehaztea. Hargatik, Elhuyarren hizkuntza baztertzaileaz plana abiatuko dutela nabarmendu du.