Euskarari dagokionez, UEMAren 25. urtemuga ospatu dutela ekarri du gogora, 72 udalerrirekin hasi zuela urtea mankomunitateak eta 2017ko urtarrileko batzarrera 81ekin iritsiko dela. Aurrera begira, hirigintza proiektuek euskararengan duten eragina neurtu beharko dela ere nabarmendu du, legeak ateak zabaldu dituela eta betetzeko borondate politikoa behar dela ahaztu gabe. Hezkuntzarako prestatu duten materialari ere egin dio erreferentzia. Urte berrirako erronka gisa elkarlanari heldu dio Labakak, erakunde batzuetatik sumatzen dute horretarako borondatea eta luzatuta dauden eskuei helduko dietela ziurtatu du.