Nazioarteko nobedadeen artean, Suediako Dark Tranquillity taldearen "Atoma" lan berria izan da protagonista. Bestalde, Serpentine Dominion, Witchery, Testament eta Agonica banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Nafarroako Diabulus In Musica taldearen "Dirge For The Archons" diskoa nabarmendu dute, Nuclear Revenge eta Kraussk banden musikarekin batera.