"Euskara ez da gure identitatearen alde sinboliko hutsa, bizitzeko eta izateko modua da"

Txikia zela ama kendu zioten haurraren istorioa kontatu du Eneritz Albizuk gaurko Egin Kontun. Urteak pasatu zituen ama gabe eta harremana hoztu zitzaien, semea nerabezarora heldu eta gero iritsi zen ama etxera bueltan, baina ez zuen lehen bezala ezagutzen, nahiz eta maite zuen.

Audio_placeholder

"Euskara ez da gure identitatearen alde sinboliko hutsa, bizitzeko eta izateko modua da"

Loading player...
albizu
albizu

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian entzungo diren mezuen artetik, euskara euskaldunon ama dela nabarmendu nahi du Albizuk, euskaldunei ere kendu zietelako euskara, debekatu eta kriminalizatu. Egoera aldatu den arren, euskaldunek euren bizitzako beste arlo batzuei garrantzia eman diotela iruditzen zaio, hargatik, ahalegin berezia egin behar dugula euskararen alde uste du. Bereziki, erakundeek neurri politiko eraginkorrak egin behar dituztela eta herritarrok geure jarrera aldatzeko pauso txikiak eman behar ditugula nabarmendu du.