Asko hitz egin da zentsuraz eta gutxi erakusketaz

Aitor Izagirrerekin bisita gidatua egin dugu Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen "Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak" erakustan. Ezaguna egingo zaizue izenburua, albiste izan baita berriki, bi euskal preso politikok egindako obrak zentsuratu dituelako Donostiako 2016ko Kultur Hiriburutzak, eta horrek zer esan handia ekarri du. Zentsura horrek baina, itzalpean utzi du erakusketa. Kalegorrian saioan hurbildu egin gara KMra, erakusketa bertatik bertara ikusteko. 

 

 
Audio_placeholder

Asko hitz egin da zentsuraz eta gutxi erakusketaz

Loading player...
Aitor Agirrezabal (arte komisarioa KM erakusketan)
Aitor Agirrezabal (arte komisarioa KM erakusketan)

Giltzapean dauden hainbat pertsonek egindako artelanekin osatu da Donostian ikusgai dagoen erakusketa. Mota guztietako lanak aurki daitezke erakusketan, guztiak ere, giltzapean egindako lanak dira. Horrela, oso lan ezberdinak bildu dituzte: batzuk artelanak, beste batzuk, argazkiak, edo prentsa zatiak...guztiak maila berean jarri dituzte, guztiek hitz egin baitute itxialdiari buruz.