Euskara hutsean eginiko irakurle taldearen kartel bategatik kexatu zaio, esaterako, Mediatekako langile frantses elebakarrak. Halako kasuen aurrean asertibitatez jokatzeko aukera jarri du mahai gainean Madariagak: turista arrotzek galderak frantseses egin eta euskara hutsez erantzun izan diela azaldu du, mimikaz lagunduta. Horretarako lagungarri izan zaizkio EMUNeko Ainhoa Lasak eskainitako TELP tailerra zein katalanetik euskarara ekarritako 'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua.