Gasteizen geroz eta euskaldun gehiago daudela iruditzen zaio, baina baita gurasoen edota aiton-amonen bizikleta zaharra berreskuratu eta hirian mugitzeko baliatzen dutenak ere. Bi parametro horiek elkar gurutzatuta atera duen ondorioa da erraza izan ez arren, ahalegina egin behar dela euskaraz bizitzeko, euriagatik kalera bizikletan irteteko ahalegina egin behar den neurri berean.