Zehazki, Ataun, Errezil, Larrabetzu eta Mendaro izan dira egin berri dituzten osoko bilkuretan UEMAn sartzeko erabakia hartu duten udalak. Gaur egun 76 udal badaude ere, urtarrileko batzar nagusian udal berrien eskaerak onartuta, 80 izango dira UEMA osatzen duten herriak, 240.000 biztanle inguruko ordezkatuko dituzte. Aurrera begira ere hazten segi nahi luke UEMAk, baita partaide diren udalen laguntzaile eta babesle izan ere.