Fruitu horietako bat da Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastola, eta bertako ikasle izan zen Estiñe Astorkia. Zerbait berezia omen du ikastola horrek, behin hara sartuta familia handi baten parte sentitzeko aukera ematen baitu. Hizkuntza normalizaziorako familiako transmisioa garrantzitsua bada, Seber Altubeko ikasleentzat ikastola bigarren familia izan da, Astorkiaren hitzetan.