Yuste euskara ikasten ari dela jakinda, Gabilondok euskararekiko haize horrek nondik eman dion galdetzen dionean, Yustek arrazoi linguistikoak ematen dizkio nagusiki, eta, nola ez, hizkuntza indoeuroparren aurretik gelditzen zaigun hizkuntza bakarra dela dio. Agirreren ustez, ordea, Yusteren erantzunaren gisakoetara baino ohituagoak gaude Gabilondok baliatutako galdetzeko modura. Geuk ere arbasoen eta antzinako hizkuntza gisa bizi dugulako euskara, eta geuk ere elikatzen dugulako euskararen berezitasuna ia esoterismo bihurtzeraino.