"Lehen hitza euskaraz eginda asko dugu irabazteko eta, ondo pentsatuta, galtzeko ezer ez"

Azaroaren 8tik 11ra jarrerarik positiboenean hizkuntza eskubidea aldarrikatu, euskaldunen aktibazioa lortu eta euskara Aguraingo txoko guztietara eraman nahi dute bertako herritarrek.

Audio_placeholder

"Lehen hitza euskaraz eginda asko dugu irabazteko eta, ondo pentsatuta, galtzeko ezer ez"

Loading player...
pedruzo
pedruzo

Dinamikaren nondik norakoak ekarri ditu Ane Pedruzok gaurko Egin Kontura. 116 eragilek eta dozenaka lagunek egin dute bat egitasmoarekin eta lau egunez harago, aurrerantzean jarrera aldaketa bat izan daitekeela uste dute antolatzaileek. Pedruzok gogora ekarri duenez, Euskal Herrian gero eta gehiago dira Aguraingoaren antzerako dinamikak. Tokian tokiko egitasmo bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina guztiek helburu bera dutelakoan dago Pedruzo: euskaradunok euskaraz egitea.