"Bidegurutzetik irtenda, aukera dugu motxila pisuak utzi eta lehen egin gabeak egiten hasteko"

Azaroa hastearekin batera, udaberria heldu dela iradoki du Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosek. Zergatik? Ba herriz herriko euskaltzaleen lanari esker hainbat dinamika loratzen ari direlako asteotan.

Loading player...
|04/11/2016 12:15
Iker_mtz_de_lagos
Iker Martinez de Lagos:

Bihar, bigarrenez batuko dira 100 lagun baino gehiago Deban, Gasteizen eta Sarrigurenen, euskal komunitatearen erronka berriak proposatu eta martxan jartzeko. Aurrez beste herri batzuetan egindako saioetatik jasotako balorazio onak dituzte oinarri gisa, Bilbon Lutxo Egiak eta Donostian Egia auzokoek hauspotu zuten olatuaren txanpak iraungo duela uste du Martinez de Lagosek. Ezarritako helburuak inork betetzeko zain egon ordez, ahaldundu eta nork bere prozesua abian jartzeko aukera ematen baitute.

RELATED NEWS