Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eta kulturara bideratzen duen aurrekontua %11 murriztea erabaki duela nabarmendu du Albizuk. Lanpostuari, diruari edo eduki daitekeen balioari ematen diogula garrantzia iruditzen zaio, euskarari ez bezala. Eta joera horri buelta emateko ardura denena delakoan dago, baita erakunde publikoena ere.