Tesia 2006an aurkeztu zuen Etxamendik erdaraz Baionan eta 2007an MAIATZ argitaletxearekin euskaraz laburpentxo bat atera zuen: euskara-erdarak erkaketa saioak. Gaur egungo unibertsitateetako teoria ofizialak indoeuropeismoaren bidetik doaz; Etxamendik, ordea, euskoeuropeismoa defendatzen du. Mayari euskal filologia ikasketetan Gasteizko Letren fakultatean irakatsi ziotena hankaz gora jarri dio Etxamendik, baina zer hausnartua ere eman dio, besteak beste, euskararen irakaskuntza Europara hedatu behar dela uste baitu.