Sorpresa hartu zuen hara joandakoan, eskualde berezia iruditu zaio Sardinia paisaia aldetik, baina hizkuntza esparrua ere aztertu du. Milioi eta erdiko biztanlegoa dago uhartean eta hiru aldiz biztanle gehiago munduan barna bizimodu hobearen bila barreiatu direnak. Sardinian bertan direnak, berriz, Italiaren eraginez arrozten ari direla iruditu zaio Madariagari, italiera baita Sardiniako hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, biztanleen %80k badakite sardinieraz.