Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Bizkaiko EHNE sindikatuko Paul Nicholsonekin hitz egin du Bilbon elikadura burujabetzaz antolatu dituzten jardunaldiei buruz. Gaindegiak goi titulaziodun emakumeen laneratzea aztertzeko ikerketa egin du eta horren datuak eta ondorioak aurkeztu ditu Imanol Esnaola koordinatzaileak gurean. Koop57EHko Liher Gonzalezek, berriz, azaroaren 5eko Olatukoopen saretze eguna eta TTIP zein CETA akordioen aurka deitutako manifestazioa aipatu ditu.