Mankomunitateko herrietan, osasugintza publikoan, familia medikuen laurdena eta pediatren herena ez direla euskaraz aritzeko gai salatu zuten bertan. 233 familia eta larrialdi medikutatik, 53 ez dira euskaraz aritzeko, pediatren kasuan, 56tik 20 lirateke. Osasungintza publikoan oinarrizko zerbitzua ematen dutenei erreparatu diete, baina osasun etxeetako gainerako langileen kasuan, datuak larriagoak direla jakitun dira. Hargatik, osasun zerbitzu publikoaren euskalduntze bidean urratsak egiteko eskua luzatu omen du berriz ere UEMAk, baina serio hartu eta egiazko urratsak egiteko konpromisoarekin.