Hiztun askeak, euskaraz aske sentitzen direnak erdigunean jartzeko proposamena aurrera egiteko proposamena iruditzen zaio Agirreri ere, eta Eizagirrerena bereziki interesgarria dela uste du, egoeraren irakurketa dimentsio pertsonaletik egiten duelako. Hala ere, Agirrek faltan sumatzen ditu, tabernetako elkarrizketetatik kanpora, hustuketa-ariketa soziolinguistikoak. Agirrek uste baitu ikusteko dagoela erakundeek, eta, bereziki, euskal erdiko erakunde nagusiak, euskaraz aske diren horiek modu kolektiboan Egian, Añorgan, Agurainen, Lasarten sortutako olatutxoei zein erantzun emango dieten. Gainera, erantzunik ez egotea "gertagarriena" iruditzen zaio, "egonkortasunaren izenean".