Hiru urte bete ditu Errigorak, eta denbora honetan Nafarroa hegoaldeko produktuak 200 herri baino gehiagotara iritsi dira. 500.000 euroko ekarpena jaso du bertako euskalgintzak eta zubiak eraiki ditu herri eta herritarren artean, auzolana oinarri hartuta. Haratago joan nahi dute ordea, herria egiten jarraitu, eta horretarako erronkak ez dira txikiak.