![Joxe Mari Lopetegi Irungo bertsolari errepublikanoa.](/media/asset_publics/resources/000/330/071/article_main_vertical/00695.jpg)
Gaur egun ordea, Irungo bertso-eskolako lagunak dira, beste hainbat lagun eta elkarterekin batera, Lopetegiren ondarea Irungo herrian zabaltzen eta goraipatzen ari direnak ekimen desberdinen bidez. Iragan urtean ekin zioten buru-belarri lan honi eta datorren urriaren 22rako kantaldia antolatu dute Irungo Udal Kontserbatorioko areto nagusian bertsolari errepublikanoaren bertsoak oinarri dituztela. Aitzakia paregabea Lopetegi bera ezagutu eta Irungo bertso-eskolako lagunekin hitz egiteko. Zehazki, Xabier Bengoetxea eta Aitor Errazkinekin solastu dugu gaur.