Euskararen esperientzia ezagutu eta euren herrietako hizkuntza proiektuen berri emango dutela nabarmendu du Maddi Iñarrak. Lur hartu orduko, Bergarako 'Demasa' Kilometroak festan parte hartu zuten, eta Durangoko Azokak ateak itxi bitartean, Euskal Herrian barna ere ibiliko dira fakultateko geletan egoteaz gain.