Amaia Elu

Errealitate birtualeko HTC Vive betaurrekoak

Kaixo danoi, gaurko saioan, imaginazioa erabiliko dugu. Momentu batez pintoreen bezala marrazten nago, esku artean kolore paletak eta hainbat teknika ezberdin ditut airean sortzeko nahi beste arte-lan.

Audio_placeholder

Errealitate birtualeko HTC Vive betaurrekoak

Loading player...
Talaiatik Amaia Elu
Talaiatik Amaia Elu

Bat-batez, segundo batzuetan, mendi-gailurrera igotzen nago, paretan gora, edozein mugimenduk lurrera jauztea eragin nazake, hau bertigoa! bi segundo nahiko dira oraingoan etxe-orratz artean aurkitzeko. New Yorken egongo ote naiz? kale luzeetatik nabil, esker-eskuin, jendearekin toporik ez egiteko...Ametsetan nago? Ez, errealitate birtualen murgilduta nago HTC Vive betaurreko berriekin.

Errealitate birtuala bizitzeko esperientzia bikainena Vive betaurrekoek dute momentu honetan. Oculus betaurrekoen antzekoa da, baina Vive-ek mugimendu sentsoreak gehitu dietenez Oculusak baino askoz inmertsiboagoak dira. Gu mugitzen garen bakoitzean, murgilduta gauden mundu birtualean ere mugitzen gara, eta eskuetarako dakarren bi kontroladoreen bitartez mundu birtualean aurkitu dezakegun elementuekin interaktuatu dezakegu. Gidatu, margotu, eutsi, idatzi, moztu, eskuekin egin ahal den guztia programatu daiteke.

Aurrerapen honek hainbat aukera zabaltzen ditu. Gidabaimena ateratzeko, posiblea liteke errealitate birtualaren bidez praktikak egitea? Istripu arriskuak praktiketan amaituko litzateke... Kontuan hartu beharrekoa, betaurreko hauek ordenagailu potenteak behar dutela, baina gure inguruan badaude gero eta enpresa gehiago errealitate birtualarekin lanean dabiltzatenak, adibidez Mungian bertan Beitxu Studios. HTC Vive ekipamendu birekin, bizi dezakezue inmertsibotasun esperientzia bikainak. Espero gustukoa izatea gaurko teknologia saioa, hurrengo arte!