Urbieta agurtu beharrak umetako argazkiak eta kantuak ekarri dizkio gogora eta uste baino arrasto handiagoa utzi ziotela ohartu da. Euskaraz bertako eta kanpoko pertsonaiak ezagutzeko aukera izan zuelako, zein haur kantuen bidez beste kultura batzuetara ere heldu zelako. Martinez de Lagosen ustez, xirimiriarekin bezala busti ziren euskal kulturarekin, transmisioa eguneroko ekintza txikien bidezkoa izan zela. Egun, orduan baino tresna gehiago izan arren, irismena hobetu ote den zalantzan dago. Transmisioa guztion jardunean txertatu behar dela uste du, beraz, Urbietak eta beste askok zabaldutako bidean, transmisioa oharkabeko behelaino izatea nahiko luke.