Hizkuntza irabazpidean jartzeko euskara beharrezkoa bihurtzean datzala gakoa uste du, euskaldunok esparru guztietan euskaraz bizitzeko ahalegina egitean. Gauza bera esan du elkarte, instituzio eta erakundeen erabakiei dagokienez ere. Baina euskalgintzak ez duela instituzioen zain egon behar nabarmendu du, elkarlana behar dela baina bidean ezin dela lorik hartu.