Euskaldunak Radio Euskadin gaztelaniaz hizketan jartzea beharrezkotzat eta ontzat jo zuen Aristik elkarrizketa horretan, eta kolaboratzaile euskaldunak bilatzen ahalegindu den arren, ezezko asko jaso dituela. Albizuri zalantzak eragin dizkio horrek, hizkuntza guztiek erreferenteak behar dituztela uste du, hargatik, euskararenak soilik diren ereduen alde egiten du berak. Albizuk ez baitu nahi euskara gehigarri bat edo beste hizkuntza bat soilik izatea, geure hizkuntza izan dadila nahi du.