Rober Gutierrez: "Euskarari balioa aitortu behar zaio administrazioko kontratazio eta esleipenetan"

Erronkei erreparatu die Bai Euskarari ziurtagiriko Rober Gutierrezek gaurkoan. Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan euskararen bueltan hedatu diren mezuek ustez gainditutako liskarrak berpiztu izana gaitzetsi du. Eta horren aurrean, alor sozioekonomikoan aurrera begira egin beharrekoei heldu die.

Audio_placeholder

Rober Gutierrez: "Euskarari balioa aitortu behar zaio administrazioko kontratazio eta esleipenetan"

Loading player...
gutierrez
gutierrez

Euskararen normalizazio prozesua hasiera eta amaiera izango dituen prozesua dela iruditzen zaio, belaunaldi berriak egungo egoera berean egon ez daitezen. Eremu sozioekonomikoko eragil guztiek horretarako ekarpena egiteko ituna beharrezkoa da Gutierrezen hitzetan. Horretan lanean ari direnen eta administrazioaren arteko elkarlana ere premiazkotzat jo du, baita Euskal Herri osorako ikuspegiarekin lan egitea ere.