Penabade Galiziako hilerriak bisitatzen ari da galizieraz dauden hilarriak topatzeko. Duela zenbait urte, Penabadek Euskal Herriko kanposantuak behatzeko eskatu dion Rodriguezi, eta Deriokoarekin egin zuen lehen proba. Euskaldun kopuruarekin alderatuta, euskarazko hilarriekin datu kuriosoak ondorioztatu zituen. Soziolinguista nekrofiloa dela esaten diote Penabaderi, baina hark ezetz dio, hilarria galizieraz egiten duenak galizieradun militantea izan behar duela uste baitu, eta horien bila baitabil galizieraren komunitatea trinkotzeko.