"Euskaldunon eskubideak bermatzeko neurri eragingarriek ere zentralitatea behar dute"

Azken egunotan, euskaraz hazi, hezi eta hala bizitzeko hautua egin duten herritarren testigantzak hedatzen aritu da Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Audio_placeholder

"Euskaldunon eskubideak bermatzeko neurri eragingarriek ere zentralitatea behar dute"

Loading player...
Paul Bilbao
Paul Bilbao

Izan ere, 34 urte igaro dira 1982an Gasteizko Legebiltzarrak Euskararen Legea onartu zuenetik, baina herritar horiek ezin dutela euskaraz bizi gaitzetsi du Paul Bilbaok. Igandeko bozen emaitzek zehaztutako Legebiltzar berriak jarraitu beharreko irizpideei helduta, alderdiei eskaerak egin dizkie: hizkuntza politika beharrezko seriotasunez jorratzea, epeak zehaztea eta euskaraz bizi nahi duten herritarrak gogoan izatea.