Utz ditzagun azalkeriak, eta goazen mamira. Huts egin nuen atzo, eta uste baino uzta hutsagoa ekarri dut hona. Uste nuen, izan ere, Zinemaldiko egunik beteena izango nuela atzokoa. Dozena erdi film nituen begiz jota eta, egia esan, aparteko entsalada zinematografiko itxura hartzen nion egunari. Baina usteak, jakina, erdi ustel, edo hiru laurden ustel. Sei film irentsi ordez, bakarra dastatu nuen, eta kontent. Tira, kontent, esateko modu bat da.