Naroa Cuesta: "Euskara hobetu zein besteei lagundu eta gehiago egiteko, eman izena Mintzalagunen"

Hasi berri dugun ikasturtea aipatuz estreinatu da Naroa Cuesta 'Egin kontu'-n. Finean, aldatu nahiko genituzkeen ohituren zerrenda berritzen aritzen omen gara egunotan. Baina Cuestak badaki ohiturak aldatzea zaila dela, baina baita aldatzeko modu bakarra ekitea dela ere. Hargatik, erronka berrien artean euskara gehiago egitea edota ikasturte berria euskaldunago bilakatzea jartzea proposatu du.

Audio_placeholder

Naroa Cuesta: "Euskara hobetu zein besteei lagundu eta gehiago egiteko, eman izena Mintzalagunen"

Loading player...
naroa
naroa

Beraz, ikasturteko erronka berrien artean euskara jarri ez zuten horiei ere egin die deia: "Helburuak eta erronkak nork bere buruari jarriko dizkio, baina ekite horretan elkartu eta elkarlanean lortuko dugu ikasturte berriko erronka ohitura bihurtzea eta konturatzerako euskaraz gehiago eta hobeto arituko gara".