Karlos Ibarguren: "Osasun zerbitzuan euskara normalizatzeko, euskaraz ikasitako profesionalak behar dira"

Osasun arloko ikasleek gaztelaniaz edo frantsesez hainbat lezio entzun beharko dituztela gaitzetsi du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. Batetik, euskaraz ikasi nahi duten ikasle askok ezin dutelako EHU Euskal Herriko Unibertsitaean sartu eta kanpoan ikasi behar dutelako. Bestetik, EHUn sartzen direnei ere unibertsitateak ez dielako ikasketa guztiak euskaraz egingo dituztenik ziurtatzen.

Audio_placeholder

Karlos Ibarguren: "Osasun zerbitzuan euskara normalizatzeko, euskaraz ikasitako profesionalak behar dira"

Loading player...
Ibarguren
Ibarguren

Ibargurenek salatu du mediku euskaldun gehiago ez dagoela aitzakia jarrita herri euskaldunetara mediku elebakarrak bidali dituela Osakidetzak, eta bitartean, gobernu bereko beste saila mediku elebakar gehiago sortzen ari dela. Egoera hori iraultzeko bi neurri sinple proposatu ditu Ibargurenek: batetik, EHUk klase guztiak euskaraz ematea; bestetik, azken bi urte hauetan atera duen araua molda dezala eta esan dezala argi eta garbi, beste unibertsitate batean ikasten ari den edonor etor daitekeela euskaraz ikasteko baldintzarekin.