"Hizkuntza aurreikuspenen erronka berrietara moldatu behar ditugu gure estrategiak"

Euskararen Aholku Batzordeak onartutako Eta hemendik aurrera zer? dokumentuaz hitz egin du Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok. Etorkizuneko euskal gizartea aurreikusteko ahalegina egiten du dokumentu horrek.

Audio_placeholder

"Hizkuntza aurreikuspenen erronka berrietara moldatu behar ditugu gure estrategiak"

Loading player...
Iurdana Acasuso
Iurdana Acasuso

20 urte barruko EAEko gizarteak 12.000 biztanle gehiago eta populazio zaharragoa izango ditu, hizkuntza gaitasunaren bilakaera positiboa izango omen da, euskara lehen hizkuntza izango da gizartearen %30arentzat eta hezkuntza sisteman D izango omen da eredu nagusia. Helduen euskalduntzeak, berriz, gaur egun duen joera berarekin jarraituko du. Acasusoren iritziz, hainbat sektorek horren araberako estrategiak diseinatu behar lituzkete.